Erabilitako fardeletarako edukiontzi gehiago eta gaikako zabor-bilketarako ere paperontzi gehiago

Zamudiok, udalerriko leku batzuetan, berariazko edukiontziak ipini ditu erabilitako fardelak bertan uzteko, eta paperontziak ere, hondakin desberdinak leku desberdinetan uzteko.

Erabilitako fardeletarako behin betiko edukiontziak ipini ditu Zamudiok udalerriko leku desberdinetan. Fardelak poltsetan sartu eta ondo itxi eta gero utzi beharko dira bertan, balio energetikoa eragiteko beharrezkoa duten tratamendua emateko fardel horiei. Edukiontzi horiek urtarrilean ipini ziren behin-behinekoen ordez ipiniko dira, Txorierriko Etorbidean, 5 zenbakian, Aresti kalean, Uribe plazan eta Txinbo kalean. Fardelak poltsa barruan sartuta utzi behar dira, euri-urik sar ez dakien eta garbitasuna bermatuta egon dadin. Fardelak, ondoren, Halandri hirira (Grezia) eramango dira, balio energetikoa eragiteko, Waste4Think proiektuaren baitan probatzen ari diren sistemak erabilita.

Waste4Think proiektuaren baitan, hondakinak gaika batzeko konpromisoa hartu denez gero, kolore desberdinetako paperontziak instalatu dira, hondakinak banantzea errazagoa izan dadin. Horretarako, herriko pertsona bi kontratatu dira, Lanbide-ren Enplegu planari esker, datozen sei hilabeteetan udalerria apaintzeko lanak egin ditzaten; besteak beste, paperontzi horiek instalatuko dituzte, eta hiri-barruan dauden paperontzi batzuk udalerriko beste leku batzuetara eramango dituzte; parke eta lorategietara, adibidez.

 

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.