Hiritarren lehenengo ekarpenak Waste4Think proiektuan

Lehenengo tailerrean, maiatzaren 25ean, ikasteko eta kontzientziatzeko kanpainak behar direla azpimarratu da. Edukiontzi adimendunak erabiltzean sor daitezkeen arazoetarako ere konponbideak proposatu dira.

 

 

Kontrolik gabeko isurketak, edukiontzi adimendunak eta txartelak erabiltzeko zalantzak, adineko herritarren bizilekutik urrun dauden irlak, adinekoen artean eta adingabeen artean dauden arazoak, eta abar. Horiek dira Waste4Think europar proiektuan parte hartzeko Zamudion  sortu diren taldeek lehenengo tailerrean aurkeztutako gai praktikoetako batzuk. Zamudioko eskolan egin zen lehenengo ekitaldia, maiatzaren 25ean; 12 herritarrek proiektuaren xehetasunak jakiteko eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten bertan.

Hurrengo hiru urteetan, Zamudiok eta Europako beste hiru hirik batera lan egingo dute, hondakinen ekoizpena murrizteko, hondakinon kudeaketa optimizatzeko eta berreskuratze- eta birziklatze-tasak hobetzeko teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak gizarteratzeko.

Herritarrekin eginiko lehenengo ekitaldian parte-hartzaileek nabarmendu zuten proiektuari buruz dauden informazio eskuragarria eta ezagutza-maila orokorra hobetu egin behar direla. Besteak beste, proposatu zen berariazko kanpainak eta pedagogia egitea eta “Birziklatzeari buruzko hiztegia”ren gisako erremintak edo aplikazio mugikorrak erabiltzea, hondakin-mota desberdinekin zer egin behar den ez dakitenei argibideak emateko; horretarako, adinekoekin eta umeekin berariaz lan egin behar dela azpimarratu zuten.

Lan-saioan, bestalde, arazoak begiz jo ziren, zenbait hondakinetarako aztertzen ari diren edukiontzi itxi edo adimendunak erabiltzeko orduan. Taldearen ustez, arazoak gerta daitezke, batzuek hondakina edukiontzitik kanpo utz dezaketelako, Zamudion bizi ez direnek, batez ere. Gerta daitezkeen arazo horiek konpontzeko, berriz, proposatu zuten kontzientziatzeko kanpainak egitea, udalerrian zein udalerritik kanpo, eta kontrolatzeko sistema on bat erabiltzea, zigorrak barne.

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.