Fardeletarako edukiontziak Zamudion geratuko dira

Halandri-ko proiektuari lagundu ahal izateko instalatu ziren, Waste4Think barruan, energia-balioa berreskuratzeko teknikak probatzen ari dira eta. Edukiontziok bertan geratuko dira, berriro behar badira ere, eta umeak dituzten familiek eta fardelak eraman beharra duten pertsona nagusiek erabil ditzaten.

Joan den urtarriletik aurrera edukiontzi batzuk instalatu dira, erabilitako fardelak bertan batzeko (poltsetan sartuta eta ondo itxita), eta Halandri-ra (Grezia) eramateko, greziar proiektuarekin elkarlanean; izan ere, Waste4Think programaren baitan, horrelako hondakinen bidez energia-balioa berreskuratzeko teknikak probatzen ari dira bertan, hondakin horiek bioerregai bihurtu ahal izateko. Udalak eskerrak eman gura dizkio udalerriari, gogotsu erantzun duelako helburu hori bete dadin, eta Europako beste hiru hirirekin batera Zamudio parte hartzen ari den europar proiektu honetan ikerketa garatzen ere lagundu duelako.

Oraingoz ez dago zertan bidali fardel gehiago Greziara; edukiontziak udalerrian geratuko dira ostera, Halandri-tik etor daitezkeen eskaera berriei erantzuteko modua izateko.

Edukiontzi horiek baliagarriak izango dira, gainera, sortzen diren hondakinei buruz eta sortutakoen araberako tasen (PAYT, ingelesezko siglak erabilita), kalkuluari buruz parte-hartze saioetan azaldu diren kezkak argitzeko; fardel-hondakinak eta bestelakoak banan jartzea komeni dela adierazi zuten, justizia sozialagatik, umedun familiak eta fardela erabili beharra duten pertsona nagusiak zigortu egin ez daitezen. Fardeletarako edukiontzia izanez gero, ez lirateke aintzat izango ‘errefusa’rako edukiontzien irekialdiak eta hondakinen pisua neurtzen denean. Hasiera baten, eta Waste4Think proiektuan beharrizan gehiago sortu ezik, fardel-hondakinak erre egingo dira, errefusa erretzen denez, energia-balioa berreskuratzeko.

 

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.