Hondakinen bilketa optimizatzeko teknologiak dituzten kamioiak

Zamudion, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen parte den aldetik, bi ibilgailu berrik edukiontzietan bildutako kopuruei buruzko datuak hartu eta zerbitzuaren maiztasuna benetako premietara egokitzeko aukera emango dute, analisi estatistikoen bitartez.

Zamudio udalerri bizkaitarrak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen parte den aldetik, teknologiak dituzten bi kamioi gehitu ditu hondakinak blitzeko dituen ibilgailuen flotara, bilketa optimizatzeko. Kamioiek pisatzeko sistema bat dute, baita ibilbidearen jarraipenarekin lotutako beste sistema bat ere; haiei esker, bilketaren maiztasunak ahalik eta hoberen egokitzeko lan egin ahal izango da. Ibilgailu horiek aldizka erabiliko dira Txorierriko udalerri guztietan; hala, zehatzago ezagutu ahal izango da zenbat hondakin sortzen diren guztira udalerri bakoitzean.

Zamudioko Udalak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak Europako Waste4Think proiektuaren parte-hartzearen esparruan gauzatzen ari diren ekimen multzoan kokatzen da berritasun hau. Proiektuaren helburuen artean, besteak beste, sortzen diren hondakinen bolumena murriztea, birziklatze tasa handitzea eta teknologia berriak baliatuz hondakinen kudeaketa hobetzea daude.

Ildo horretan, tratamendu eta anlisi berritzailea egingo zaie ibilgailu berriek bildutako datuei; hartara, modelo estatistikoen bitartez edukiontziak zenbat beteko diren aurreikusi eta bilketaren ibilbideak benetako beharretara egokitu ahal izango dira. Horri esker, bilketaren kostua benetan sortzen diren hondakinetara egokitzeaz gain, kamioien zirkulazioak eragindako ingurumen-inpaktua murrizteko modua ere edukiko da.

Kamioiak egiten duen ibilbidea gordetzen du, halaber, eta etengabe bidaltzen ditu posizionamenduari eta bildutako edukiontziei buruzko datuak berariaz horretarako diseinatu den datu-kudeaketako plataforma batera. Hala, ager litezleen gorabeherak hauteman daitezke baita ere, eta zerbitzua optimizatze aldera kontuan hartu.

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.