Paper eta kartoi itxurako baliabideak

Zamudiok iaz hondakin horren 146 tona batu zuen. Hondakin horrek onurak dakarzkio ingurumenari, egoki bananduz gero, eta, merkatuan duen balioaren arabera, bilketaren eta garraioaren prezioan eta zabor-bilketaren tasan aurreztea lortzen da.

Hondakin-multzo hori da aparte batzen hasi zen lehenengoetariko bat, eta konpromiso-maila handiena eragiten duenetarikoa ere bada; gaikako bilketak, ostera, badu oraindik zertan hobetu. Batetik, ate urdineko zaborrontzi gris barruetan ageri diren gai desegokiak (esaterako, mahai-zapien zelulosa eta pizza-kaxetako eta briketako zikinkeria), murriztu egin behar dira kopuruz, eta zaborrontzietatik kanpo uzten diren gaiak ere desagertu egin behar dira, hezetasuna batuz gero, ezin baitira berreskuratu (eta gainera, itxura txarra ematen dute).

Gaikako bilketa modu egokian egiteak onura ederrak dakartza bai ingurumenerako, bai ekonomiarako, berreskuratzaile espezializatuei eramaten zaizkien paper-kartoien merkatu-balioa bueltan baitator, zabor-bilketaren tasa txikitu egiten baita. Garrantzizkoa da, beraz, ekonomia zirkularraren ikuspegia erabiltzea eta hondakinak baliabidetzat jotzea. Zamudio horren alde ari da lanean, hain zuzen ere, Europa mailako Waste4Think proiektuan.

Papera eta kartoia batzeko 27 zaborrontzi daude instalatuta udalerrian, hirigunean; 3.200 litroko edukiera dute guztira. Horiez gain Zamudioko enpresei zerbitzua emateko instalatu direnak daude; bertan batzen diren hondakin-kopuruak etxeetan batzen direnen bestekoak dira.

Zaborrontzi horietan 2016 urtean 146.296 kilogramo batu zen udalerrian; aparte gehien batzen den hurrengo gaia (beira: 96.783 kilogramo) baino hainbat gehiago, hortaz. Aurten, irailera arte, 140.621 kilogramo zenbatu da; kopuru horri esker, 200,88 autok okupatuko luketen bolumenari dagokion lekua aurreztuko da zabortegian, eta ia-ia autoz eginiko 800nako kilometroko 1.000 bidaiek eragingo luketen isuriari dagokion COisuria aurreztuko litzateke.

Zamudiok Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen bitartez kudeatzen ditu sortzen dituen hondakinak, hau da, bilketaz eta garraioaz arduratzen da, ondoren Zornotzako Beotibar Recycling enpresak dagokion tratamendua egin dezan. Betetzen du indarreko legeria, beraz; hondakin horiek berreskuratzaile batengana eraman behar direla baitio legeriak (edo birziklatzeko instalazioak dituen paper-lantegi batera), tratamendua egokia egingo dela bermatzeko.

Paper eta kartoi horrek, hortaz, merkatu-balioa dauka, eta berreskuratzaileak diru-sarrerak ekartzen dizkio Mankomunitateari, egoki birziklatu ahal izango den material horren ordainean. Prozesu osoa zuzen betez gero, gainera, Ecoembes entitateak ordaindu egiten du gaikako bilketak daukan gainkostua.

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.