Hondakinen bilketa selektiboa, paperontzietan ere

Zamudiok koloreetako paperontzi berriak ipini ditu herrian, etxeko hondakinen edukiontzien koloreetakoak,  bilketa selektiboa errazteko, plazetan eta kaleetan ere.

Azkeneko asteotan Zamudioko Udalak  paperontzi berriak ipini ditu udalerriko zenbait lekutan hondakinen bilketa selektiboa errazteko, parke, plaza eta kaleetan ere. Zein den zein jakiteko, kolore desberdinetan pintatu dira, etxeko hondakinetarako edukiontzien kolore berberak erabilita. Ekimen horrek bat egin du hartara, Zamudio parte hartzen ari den Waste4Think europar proiektuaren helburuekin; banantzen den hondakin-kopurua handitu nahi da, errazago birziklatzeko, hondakin horiek berrabiltzeko moduko baliabide bihur daitezen.

Kolore horia (‘Ontziak’) ontzi eta plastikoetarako paperontziak dira; bertan utziko dira, besteak beste, brik eta tetabrikak, yogur-pote eta yogur–tapak, edari-latak eta latako uztaiak, ur-botilak, edari-botilak eta tapoiak, ontziak, plastikozko poltsak, bilgarriak eta plastiko-poltsak (patata, aperitibo, pipita, gozoki eta karamelu poltsak), film gardena, aluminiozko papera eta bilgarriak oro har.

Kolore urdina (‘Papera’) paper eta kartoirako paperontziak dira; bertan utziko dira, besteak beste, egunkariak, aldizkariak, paperezko publizitatea eta kartelak, liburuxkak, paperezko bilgarriak, gutun-azalak, kartoizko kutxa eta kutxatxoak (txikleenak eta beste gozoki batzuenak), tren-txartelak, bonoak, kupoiak, ordainagiriak, tiketak, ohar-bloka, txartelak, tabakorri-paketeak, konfetiak, kromoak, opari-bilgarriak, post-itak.

Kolore marroiko (‘Organikoa’ ) paperontziak honetarako dira: paperezko zapi erabiliak, paperezko ezpain-zapi erabiliak; jateko-hondakin mota guztiak, hala nola, gazta, yogurrak, esnekiak, hestebeteak, okelak, ogiak, pipita-azalak eta fruitu sikuen azalak eta fruta eta barazkien hondakinak eta azalak (bananak, sagarrak, mandarinak eta abar); otarteko, patata, snack, pipita, gozoki eta karamelu hondakinak, oliba-hezurrak, zotzak eta izozki-paluak.

Kolore grisa (‘Errefusa’) duten paperontzietara eraman behar dira, ostera, karamelu bilduak, txikleak, Babybel gaztaren bilgarriak, gozokiak eta karamelu-paluak, paper plastifikatua (harategietako modukoa), fruta-etiketak, fardelak, paper-zapi bustiak, konpresak, esparadrapoa, tiritak, txupeteak, ilerako lokarriak eta gomak, haria, kateorratzak, zigarrokin eta errauts hotzak, metxeroak, pospoloak eta tabakorria, boligrafoak eta lapitzak, zeloa, borragomak, klipak, kordelak, argazkiak, gomak, grapak, pegatinak, animalien gorotzak eta giltzak.

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.