Zamudio

iraila 8, 2016

Zamudio

Testuingurua eta helburuak

Zamudio iberiar penintsulan kokatuta dago, 3.200 inguru biztanle ditu eta enpresa-ekosistema galant bat daukan udalerria da (zazpi industria-gune, lurraldeko zientzia- eta teknologia-parkerik handiena barne), eta bertan sortzen diren hondakinen %68a industria-hondakinak dira, horren ondorioz.

Udalerriak zenbait helburu jarri dizkio bere buruari, sortzen den hondakin-kopurua murriztu eta berrerabilera-tasa eta birziklatze-tasa handitu egin dadin, besteak beste, sistema bat ezartzea edukiontzien eta kamioien monitorizazio integralerako eta erabakiak hartzeko (epe labur eta luzeko planifikazioa), eta erreminta ekonomiko desberdinak erabiltzea (‘erabili ahalako ordainketa’ –PAYT– eta pizgarriak).

Bigarren jarduera horri esker, herritarren inplikazio-maila frogatuko da, ekimen kolektiboko esperientzietan eta gizarte-zientzietan oinarritutako metodologiak erabilita. Helburua da hondakinak sortzen dituzten ahalik eta eragile gehien erakartzea eta hondakinen prebentzioa eragiten duten jokabideak sustatzeko kanpainak egitea; horrekin batera, negozio-harrobi eta gobernatzeko eredu berriak aurkitu gura dira, hondakin horiek aukera eko-berritzaile bihur daitezen.

Horrek guztiak lehen mailako hondakin gutxiago sortzen lagunduko du. Labur esanda, hondakinen kudeaketa integrala hobetu behar da, kostu orokorrak txikitu eta berotegi-efektuko gasak murriztu.

Inplementazioa

Zamudioko esperimentazioan ekimen kolektiboko jarduerak egingo dira, hondakin organikoak batzeko, industrietan zein jatetxeetan, ‘joko serioak’ eta hezkuntza-baliabide irekiak (OER) erabiltzen dituzten jarduerak eta herritarren eta ikasleen inplikazioa sustatzeko, eta sentiberatzeko eta prebenitzeko kanpaina berritzaileak ere egingo dira,  IKT tresnak (app) erabiliz kontsumitzaileen inplikazioaren garrantzia nabarmentzeko.

Azkenez, Zero-Waste edo ‘hondakin bako’ ekintzak bideratuko dira, ikastetxeetan, industria-guneetan eta udaletxean, ‘hondakin bako’ ekosistemak ezar daitezen bertan.

 

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.