Arimen Gauaren bigarren ekitaldian, ohitura zaharrak garaile

Mozorro-lehiaketan parte hartu zuten gaztetxuek zein nagusiek, antolatzaileen gomendioari jarraituz, hondakinak berrerabili zituzten jantziak egiteko.

Ohitura zaharrek eta ingurumenaren aldeko konpromisoak bat egin zuten Arimen Gauan, urriaren 31n. Mozorro-lehiaketan parte hartu zuten gaztetxuek zein nagusiek, antolatzaileen gomendioari jarraituz, hondakinak berrerabili zituzten jantziak egiteko. Onena, Sandoniko Familia izan zen,  lehengo usadioko soinekoak jantzita lehenengo saria eskuratu zuen eta.

Bigarren, Saray neskatxua izan zen, ‘Putzuko neskatila’. Joana Larak aipamen berezia merezi zuen; hirugarren saria eskuratu zuen eta, ‘Udazken Arima’ zeritzon mozorroaren orijinaltasunagaitik; izan be, Joanak barraskiloak hazten dituen lursailean, naturak berak emoten dituen hornigaiak erabili zituen.

Lehenengo ekitaldiko kalejiran egin zenez aurtengoan be, kandela-argitan egiteko asmoa zegoen, kandela ekologikoa eskuan hartuta, baina Domusantu bezperako euri-zaparrada indartsuak ez zuen utzi holan egiten. Hori dela eta, kalejira egin beharrean, Kultura Etxeko aterpean desfilea antolatu zen, di-da batean, eta Euskal Telebista egon zen bertan, irudiak hartzen.

Lehiaketa egin eta gero, jaiak aurrera egin zuen. Lagunandre alkarteak etxean eginiko gozokiak eta Sukaldaritza ikasleek ikastaroan eginikoak jan ziren; Zizegorri Zamudioko Mikologia-Alkarteak gaztaina erreak banatu zituen ekitaldira etorri ziren guztien artean. Musika ere ez zen falta izan, herriko ‘Kantarelux’ taldearen doinuei esker.

Related news:

Zamudio
Cascais
Seveso
Halandri


This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
The dissemination of results herein reflects only the author’s view and the European Commission is not responsible for any use that may be made of the information it contains.