Paper eta kartoi itxurako baliabideak

Zamudiok iaz hondakin horren 146 tona batu zuen. Hondakin horrek onurak dakarzkio ingurumenari, egoki bananduz gero, eta, merkatuan duen balioaren arabera, bilketaren eta garraioaren prezioan eta zabor-bilketaren tasan aurreztea lortzen da. Hondakin-multzo hori da aparte batzen hasi zen lehenengoetariko bat, eta konpromiso-maila handiena eragiten duenetarikoa ere bada; gaikako bilketak, ostera, badu oraindik zertan hobetu. Batetik, Read more about Paper eta kartoi itxurako baliabideak[…]

Sortutakoaren araberako Ordainketa kalkulatzeko modua eztabaidagai

Waste4Think proiektuan parte hartzeko hirugarren tailerra egin da urtarrilaren 18an Zamudioko Eskolan, Sortutakoaren araberako Ordainketa sistema (PAYT) diseinatzeko. 2016an hondakinak batzeko lanek eta hondakinon garraioak 339.520,98 euroko kostua izan zuten Zamudion; aldi berean, hondakinon tratamenduaren kostua 220.000 eurokoa izan zen. Lehenengo diru-partida hori finkoa da berez, baina tratamenduarena, ostera, gutxitu egin daiteke, hondakinak zuzen bananduz Read more about Sortutakoaren araberako Ordainketa kalkulatzeko modua eztabaidagai[…]

XXI. menderako moduko hondakinen kudeaketa

Bizkaiak, egungo eskakizunak betetzean nota ona eskuratu eta gero, 2030eko europar helburuak betetzeko daukan erronka da beira eta paper-kartoiaren birziklatzea eta tresna elektriko eta elektronikoen gaikako bilketa hobetzea. Aldundiak Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan integrala 2005-2016  (BUHKPI) berrikusi du. Lurraldean jarritako helburuen betetze-maila handia nabarmendu da bertan, baina hobetu beharreko eremuak ere azpimarratu dira. Read more about XXI. menderako moduko hondakinen kudeaketa[…]

%65 birziklatzea da erronka

Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi’ kanpaina, irailaren 2an heldu zen Zamudiora. Birziklatzearen inguruko informazioa eta Europa mailan 2030era arte lortu gura diren helburuen berri eman zen karpapean. Ekimenean parte hartu zuten herritarrek, kanpainarekin batera etorri zen ‘Foodtruck’-ean, baleen truke pintxoak eskuratzeko aukera ere izan zuten. 2016an Bizkaian, 605.000 tona hondakin batu Read more about %65 birziklatzea da erronka[…]

Successful results in communication!

After the summer holidays the partners of the Waste4think project have returned to work eagerly and this has been reflected in the results of communication.     Waste4think has a growing community both in the website and Social Networks but especially this month it has achieved very successful results on the twitter account. On September Read more about Successful results in communication![…]

Zamudio eta Waste4Think, ekodiseinuko adibide, biurteko kongresuan.

Bilboko Basque Ecodesign Meeting kongresuan `Hiri jasangarriak´ izenburupean egin zen sektoreko topagunean, udalerri honek bera kide duen europar proiektuaren gakoak azaldu ditu; udalerria hondakinen kudeaketaren abangoardian kokatu duen proiektuarenak, alegia. Zamudiok europar Waste4Think proiektuan egin duen lana `Hiri jasangarri eta konektatu´en adibide izan da oraintsu egin den Basque Ecodesign Meeting topagunean. Teknologiaren bidez hiriko hondakinen Read more about Zamudio eta Waste4Think, ekodiseinuko adibide, biurteko kongresuan.[…]

Eserlekua hartu!

Irailaren 19an Igotz Lopez, Zamudioko Udaleko alkatea, Euskadiko ingurumen-industrien klusterra (Aclima)-rekin elkarlanean, Waste4Think proiektua aurkeztuko du 2017ko Basque Ecodesign Meeting (BEM)-an. Europako ekodiseinuari buruzko topaketa garrantzitsuenetariko bat da eta helburua, industria sektorerako inplikazioak izango diren ondorioak aztertzea da, Europako ekonomia zirkularra trantsizioaren ondoriozko eredu ekonomikoa aldatzea eta nola erronka horiek negozio aukera bihurtzeko gai diren Read more about Eserlekua hartu![…]

Hondakinen bilketa optimizatzeko teknologiak dituzten kamioiak

Zamudion, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen parte den aldetik, bi ibilgailu berrik edukiontzietan bildutako kopuruei buruzko datuak hartu eta zerbitzuaren maiztasuna benetako premietara egokitzeko aukera emango dute, analisi estatistikoen bitartez. Zamudio udalerri bizkaitarrak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen parte den aldetik, teknologiak dituzten bi kamioi gehitu ditu hondakinak blitzeko dituen ibilgailuen flotara, bilketa optimizatzeko. Kamioiek pisatzeko sistema bat dute, Read more about Hondakinen bilketa optimizatzeko teknologiak dituzten kamioiak[…]

Txorierriko lehenengo ‘eko-festa’

Zamudioko Udalak, Txorierriko Mankomunitatearen lankidetzarekin batera, Zamudioko Lagatzu Alkartearen herri-bazkaria birziklatzearen aldeko jai bihurtu du. Zamudioko Udalak, Txorierriko Mankomunitatearen lankidetzarekin batera, Zamudioko Lagatzu Alkartearen herri-bazkaria birziklatzearen aldeko jai bihurtu du. Bazkari tradizional horretan erabilitako elementu gehien-gehienak %100 konpostgarriak izan ziren eta edukiontzi espezifikoetan jaso ziren. Udalaren ekimenez, eta udalerrian “zero zabor” sortzeko helbururantz hurbiltzeko asmoz, Read more about Txorierriko lehenengo ‘eko-festa’[…]

Hiritarren lehenengo ekarpenak Waste4Think proiektuan

Lehenengo tailerrean, maiatzaren 25ean, ikasteko eta kontzientziatzeko kanpainak behar direla azpimarratu da. Edukiontzi adimendunak erabiltzean sor daitezkeen arazoetarako ere konponbideak proposatu dira.     Kontrolik gabeko isurketak, edukiontzi adimendunak eta txartelak erabiltzeko zalantzak, adineko herritarren bizilekutik urrun dauden irlak, adinekoen artean eta adingabeen artean dauden arazoak, eta abar. Horiek dira Waste4Think europar proiektuan parte hartzeko Read more about Hiritarren lehenengo ekarpenak Waste4Think proiektuan[…]