Etxeko olioa jasotzeko konpromisoa

Etxean, seipazazpi litro landare-olio erabiltzen ditu persona bakoitzak urtean, oso kutsatzailea direnak saneamendu-sarean. Horrexegatik, garrantzi handikoa izango da olioa Waste4Think europar proiektuaren barnean Zamudiok eta Txorierriko Mankomunitateak egingo duten lanean.

Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateak etxeko olio jaso eta bererabiltzearen aldeko apustua egin du. Horretarako, udalerrietan edukiontzi bereziak daude erabilitako olioa uzteko botiletan.Edukiontzietako batzuk mugikortasun murriztuko pertsonentzat gaituta daude. Bilketa errazteko, udalek litro biko edukiera eta heldulekuak dituzten plastikozko potoak jarriko dituzte herritarren eskura, izakinak amaitu arte, etxeko olioa bertan gorde dezaten.

Datozen hiru urteetan, Txorierriko Mankomunitateak eta Zamudioko Udalak hiri hondakinak hobeto tratatzearen alde egingo dute lan, Waste4Think proiektu europarraren barnean. Etxean sortzen diren hondakin guztien artean, olioak berebiziko garrantzia du: batetik, etxeetan ohiko hondakina delako. Izan ere, pertsona bakoitzak erabilitako landare-olioaren seipazazpi litro sortzen ditu urtean. Eta bestetik, olioak kutsatzeko ahalmen handia duelako.

Saneamendu-sarera isurtzen bada, litro bakar batek 40.000 litro ur kutsa ditzake. Bestalde, karraskarien elikagai bihurtzen da, eta horrenbestez, halako animaliak ugaltzeko bidea ematen du. Olio eta koipeak uretan askatzen badira, uraren berez garbitzeko ahalmena mugatzen du. Horrez gain, ur kantitate handia behar da hura tratatzeko.

Horietaz aparte, beste modu batzuetan berrerabiltzeko eraldatu daitekeen material bat ari gara alferrik galtzen. Batzuek xaboi eta kandelak egiteko erabiltzen dute. Txorierriko Manko munitateak, aldiz, biodiesel egitera bideratzen du bildutako olioa.

“Erabili eta botatzearen” kultura alderantzikatzea eta baliabideak hobeto erabiltzea guztion lana da. Harekin bat egiteko, Mankomunitatearen webgunean aurki daiteke olioa birziklatzeko edukiontzien kokalekuari buruzko informazio guztia, baita hondakin mota bakoitzerako edukiontzi bereziei eta horiek erabiltzeko moduari buruzkoa ere.