Hondakinak sailkatzen ikasteko heziketa

Hezitzaile gazteen talde batek hiri-hondakinak zuzen sailkatzen irakatsi die zamudioztarrei

Uztailaren bigarren hamabostaldian, Euskaditik kanpo etorritako gazte-talde batek hiri-hondakinak zuzen sailkatzen ikasteko informazioa eta formazioa eman zizkien zamudioztarrei, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen dituen auzo-landegien programazio barruan.

Waste4Think europar proiektuaren baitan egin zen jarduera hori, Zamudioko Udalaren ekimenez. Lehendabizi, gazteek eurek hartu zuten formazioa, eta horretarako behar izan zuten materiala jaso zuten gero.

Ekimenaren helburua hondakinak sailkatzerakoan sortzen diren zalantzak argitzea eta sailkatzearen abantailak azaltzea zen; horretarako, kaleko jarduerak antolatu zituzten eta etxez etxe ere ibili ziren.