Teknologiak eta herritarren eskuak, zaborren contra

Technologies and citizen participation against litter

Hiri-hondakinak murrizteko Waste4Think proiektuaren kide da Zamudio.

Waste4Think europar proiektua gizartearen aurrean aurkeztu zen martxoaren 13an, Zamudiotorreko gelan. Batzarra baliagarria izan zen bertara etorri zirenak ekimenean buru-belarri sartu ahal izateko eta lantaldeka proiektuan esku-hartzera animatzeko. (Deia-n argitaratuta, 2017ko martxoaren 14an).

Zamudiotorreko gelan hiri-hondakinen kudeaketa jasangarrirako Waste4Think europar proiektua aurkeztu zen gizartearen aurrean martxoaren 13an. Batzarra baliagarria izan zen bertara etorri zirenak lantaldeka proiektuan esku-hartzeko” eta “ekimenean buru-belarri” sartu ahal izateko. Ekimenean “bitarteko eta pizgarri ekonomikoak sortuko dira, herriko berrerabilera- eta birziklatze-tasak handitzen laguntzeko”.

DeustoTech institutuaren lidergo pean sortu den Waste4Think proiektu honetan sartu da Zamudio, Europako beste 17 kiderekin batera. Udalerri bizkaitar honen Tokiko Agenda 21 garatzeko ekimena da; izan ere, baliabideen eta hondakinen kudeaketa integrala eta eraginkorra egin eta kontsumo arduratsua indartzeko helburua baitauka, 2020 urterako helburu estrategikoen artean, ekonomia zirkularraren oinarriekin bat eginez.

“Elkarlan-ekintzetan” parte hartuz herritar gehiago erakartzeko lan egingo da. `Serious games’ eta mugikorretako aplikazioak erabiliko dira ekimen jasangarri honetan aurreikusi diren sentiberatze- eta prebentzio-kanpainak indartzeko. “Zero Waste” tailerrak ere martxan ipiniko dira udalerriko ikastetxe eta industrialdeetan, eta bai udaletxean bertan ere.

Azkeneko helburua da hiri-hondakinen kudeaketak ingurumenean daukan eragina gutxitzea. 2016. urtean Zamudion 2.772 tona hondakin batu ziren; horietatik, 392 tona, zabor-bilketa selektiboko ontzietan batu zen, hau da, hondakin organikoaren, ontzi arinen, paperaren eta kartoiaren zaborrontzietan. Waste4Think proiektuan sortzen diren konponbideei esker, zabor kopuru horiek murriztu eta zabor-bilketa selektiboa handitu egin gura da.