Plastikoek eragindako kutsadura gutxitzea egundoko erronka da, eta guztiona

Zamudiok eta Waste4Think proiektuak Portugalgo Cascais hirian Green Week ospatzeko antolatu ziren ekintzetan parte hartu zuten. Igotz López Zamudioko alkateak artikulua aurkeztu zuen bertan, Europak plastiko-hondakinak gutxitzeko duen erronkari buruz, eta birziklatzeko dituen aukerei buruz.

material garrantzitsua da gure ekonomiarako. Bizitza modernoa ulertezina izango litzateke plastiko barik; baina, aldi berean, arazo larriak ekarri dizkie ingurumenari eta osasunari.

Milioika tona plastiko-hondakin doaz urtero ozeanoetara, eta hori da arazo honen adibiderik ikaragarrienetariko bat (…). Giza-kontsumorako diren arrainetan plastikozko mikro-partikulak antzematen hasi dira; pertsonak, konturatu barik, toxikoak izan daitezkeen polimero-partikulak ahora eramaten ibil daitezke.

Azkeneko 50 urteotan eten barik hazi da paperak eta plastikoak gure ekonomian duten garrantzia. Europar Batasunean, plastikoaren sektorean 1,5 miloi lagun ari dira lanean, eta 2015ean, 340.000 milioi euroko irabaziak ekarri ditu.

25,8 milioi tona inguru plastiko-hondakin sortzen dira urtero Europan; horietatik %30 baino gutxiago batzen da birziklatzeko. (…). Estimazioen arabera, plastikozko ontzien materialaren balioaren %95, urtean 70.000 eta 105.000 milioi euro bitartean alegia, galdu egiten da ekonomia-katean, erabilera bakarreko ibilbide labur bat egin eta gero. (…) Zamudion, 262 tona plastiko batu ziren 2016an, hau da, lagun bakoitzak 81 kilogramo plastiko sortzen du urtean.

(…) Sortzen den plastikoak eta plastiko-hondakinak erretzeak atmosferan, urtean, 400 milioi tona CO2 gehiago isurtzen duela uste da. (…) Munduko plastiko-hondakin guztiak birziklatzea, urtean 3.500 milioi petrolio-upel aurreztea beste izango litzateke. (…)

Ekonomia Zirkularrean plastikoei buruzko lehenengo europar estrategia 2018ko urtarrilean ebatzi zen, eta transformatu egingo du plastikozko gaiak diseinatzeko, erabiltzeko, ekoizteko eta birziklatzeko modua Europar Batasunean. (…)

Europar Batasunak, 2018ko maiatzean, europar arau berriak proposatu zituen Europako hondartza eta itsasoetan gehien ikusten diren erabilera bakarreko plastikozko 10 produktuetarako, hala nola, janari eta edarien ontziak; kotoi-zotzak; mahaiko tresneria, platerak, nahasgailuak eta lastoak; globoak eta globo-paluak; tabakorri-iragazkiak; osasun-produktuak, eskuoihal umelak eta konpresak; plastikozko poltsak, eta arrantzako material galdua edo bertan behera utzitakoa. Horiek guztiak itsasoko zaborren %70 dira.

(…) Hain konplexua den balio-kate baten funtzionamenduaz birpentsatzeko eta hobetzeko, beharrezkoa da funtsezko eragileen esfortzua eta lankidetza, bai gobernuena eta udalerriena, bai plastikoaren ekoizleena, banatzaileena eta kontsumitzaileena, eta bai herritar guztiena ere.